Agoteak

Agoteak Euskal Herriko hainbat musikarik osatzen duten proiektua da. Jamaikako roots reggaea berrinterpretatzen dute, sentimenduez, gizarte honetako gaitzez eta hura aldatzeko mezuez diharduten euskarazko hitzekin.
"Agoteak" Baztan bailaran egurra eta harria maisuki lantzen zituen etnia arrazializatu eta zigortu bat izan zen, eta haien omenez izendatu zuten banda, mundu osoko zapalduei keinu gisa.