🔗 ⚙️

Inmolazioa from Giza zarata by Anari

Tracklist
8.Inmolazioa3:02
Lyrics

Telebista aurrean,
iluntzeko albistegia.
Besteen minen
antologia.
Sakelekoan
zarata eta mimo soziala,
etenik gabe.

Dena batera,
leku eta une bakarra.
Selfiak, amaierarik ez
duen gerra,
sumendiak,
feminizidioa,
etenik gabe.

Munduari su emateko
gogoa sartzen zaizu,
balkoira atera eta
zigarro bat pizten duzu,
distantzia estetetiko bat,
eta bertan geratu.
Lisabören "Ezarian"
jartzen duzu.

Zerua garbi dago,
eta izarrarteko
zabor espazialaren
atzean
artizarrak oraindik hor
dirauela ikustean
lasaitzen zara.

Aspaldi ulertu zenuen,
bizirik ateratzeko
aukera gutxi dago hemen.

Jakinarazpenak desgaitu eta
ohera sartzen zara,
errendituta,
hitzaren zentzurik
txarrenean.

Credits
from Giza zarata, released February 29, 2024
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations