Tigrea from Giza zarata by Anari
Tracklist
3. | Tigrea | 3:50 |
Lyrics
Leiho bat piztuta,
argi bakar bat gau ilunean.
Itzal bat barruan,
hara-hona leiho atzean.
Tigre zahar bat da,
lauoinka, motel, egonezean.
Andre batekin dago,
eskutik jaten ematen ari zaio.
Aspaldi bizi du ezkutatua zauri batean.
Maite duen arren, hil egingo du gaur gauean.
Alboan luze etzaten zaio,
tigrearen ilajea
sentitzen du azalean.
Animalia hats sakona,
bihotz astun nekatua,
indar gabea.
Lepoa inguratzen dio,
estutzen du bularrean
eta urritzen, ahitzen zaio
desagertzeraino beso artean.
Credits
from Giza zarata,
released February 29, 2024