Gretel from Ostabe Zu by Aramu
Tracklist
| 4. | Gretel | 3:50 |
Lyrics
Bide zidorretan
Jaurti genituen
Ogi zatiekin
Aurkitu gaituzu
Luzea izan da
Eskutik helduta
Laino sakonean
Ekaitzak baino ez gaitu beldurtu
Zure zain izan garenean (garenean)
Sasiekin egindako koroek
Babestu gaituzte hainbatetan (hainbatetan)
Taupada bortitzak
Entzun genituen
Amildegi hartan
Egun eta gauez
Zoroen jokoan
Galdu genituen
Kate herdoilduak
Ekaitzak baino ez gaitu beldurtu
Zure zain izan garenean (garenean)
Sasiekin egindako koroek
Babestu gaituzte hainbatetan (hainbatetan)
Credits
from Ostabe Zu,
released May 9, 2025








