Andresi from Betazalak by Xabi San Sebastian
Tracklist
5. | Andresi | 4:12 |
Lyrics
Trenbideko langile txartela,
bizarra kentzeko aitzur bi,
brotxa, txiskeroa, zenbait osasun ziurtagiri,
Errepublikako hogeita hamar xentimo, bi argazki
Santoñako Penalean amaitu,
errioxar Agontzillon hasi.
Bidean, Goierri, Donostia (e)ta hainbat geltoki.
Lan egin, maitatu, mundu hobe baten alde zutik jarri
Eta izan ez zena ahoz aho dator ihesi,
odolak darama,
lur berri baten bila
bizi,
duintasunaren hazi
Larogeita bost urte ondoren
nazionalen esku oraindik.
Hezur mendi bat lurpetik ari zaigu kantari.
Haien kantua gure ahotsez altxa dezagun zutik
Eta izan ez zena ahoz aho dator ihesi,
odolak darama,
lur berri baten bila
bizi,
duintasunaren hazi
Eta izan ez zena bihotzetan dator ihesi,
odolak darama,
lur berri baten bila
bizi,
duintasunaren hazi