🔗 ⚙️

Infrasoinuak from Infrasoinuak by BERRI TXARRAK

Tracklist
3.Infrasoinuak3:52
Lyrics

Badatoz infrasoinuak
somatzen ez ditugunak
itsasoan zehar
lanerako baldintza eskas eta makur horietan
edota eskoletan bide eginaz

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
zein da gai su artifizialak tarteko
arreta jartzen hasteko

Hor daude infrasoinuak, hor daude
futbolarien orrazkera nazikaran
nire kontraesanekin eraiki dudan
leihorik gabeko dorrean
gizonezko hegemoniko txurion jarreran
Troyako smartphonetan
makrozenbakien ifrentzuan

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
zein da gai su artifizialak tarteko
arreta jarri eta adi egoteko

Kea ugari, surik ez
kea ugari baina ez zarela zu
itto-hurren zabiltzana... ala zer diozu?
Mundu guztia korrika dabilela ere ikusten dut
ezin asma lasterketa den
iduri du ihesaldi kolektibo bat

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
sendagai ala birus aukeratzeko
ilunpean argitzen hasteko

Argia izateko

Credits
from Infrasoinuak, released November 24, 2017
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations