🔗 ⚙️

100% OION by Mursego

Tracklist
1.Sansol2:52
2.Habibi Maitea.Tala Al Badru Alayna6:15
3.Zurrumurru, Zurrumurru4:41
4.Oyenos Oion6:34
5.Iraulkatxi3:40
6.Irulea Gira Biran3:48
7.Maneki Neko Katua4:11
8.Matronak5:42
9.Sansol (Agurra)3:10
Credits
released June 28, 2017

100% OION herritarren arteko bizikidetasuna hobetzeko helburuarekin Oionen burutu den proiektuaren emaitza da. Kantuz agurtu eguzkia, kantu egin ongi etorria emateko, maite dugun hori kantatu, eta kantu egin desilusioari hitz-arnasa emateko, inongo asmorik gabe kantatu, zurrumurrua uxatzeko, kantuz ospatu, kantu egin dantzatu bitartean, eta kantuz kantu omendu kantazen dutenak.

Disko hau Artehazia, Asociación Innovación Cultural, Artes y Sociedad elkarteak sustatutako Komandatario Berriak programaren barruan egin da, Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren (Fondation de France erakundeari lotuta) laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Bitartez programaren, Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-museoaren eta Conexiones Improbablesen elkarlanarekin. Komandatario Berriak gizarte zibilaren arterako plataforma da.

Oiongo KOmandatario Berrien taldea honako pertsona hauek osatu dute: Ilharm Mounir, Agata Cag, Layla Khouyali, Leire Zabala, Elisa Uriszar, Maria Ezquerro, Iñigo Beristain, Alicia Fernández, Andere Toledo, Alicia López, Mohamed Daoudi, Idoia Zabaleta (bitartekaria) eta Maite Arroitajauregi (musikaria). Haiek jarri duite bihotzean bihotza.

2017ko udaberrian, Elektrika Grabaketa eta Nada Producciones estudioetan grabatuta. Edizioa eta banaketa bIDEhUTS.

mursego.bandcamp.com
LicenseCC BY-NC-ND 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations