Korapilo from Amaitasuna by Maddi
Tracklist
4. | Korapilo | 3:51 |
Lyrics
'Erori naiz' nion
‘ba altxa' zenion
ta ez da erraz ateratzen arantza, aterantza noa ta itxita zegon
gaur ere ez dakit zein den norantza
Ta egin zazu dantza, geldirik ez egon
Ezinegona egosten odolean balantza
Antzaren antza zalantzan ni hor
Kosk egitearen zapore garratza
Ta hortzak kamuts eta ahoa huts
Inora ez doan alaba umezurtz
Zuri ta zoro, zerura begira
Izarrei so egitean iluntzen dira
Eta 'so' esan duzu
'Ez joan ilargira
hilen argia beti errauts
erakutsizkidazu zure buruko birak
korapilo horiek ditzagun hauts'
Aspaldiko partez, inoizko agian
barruko sokak hasi naiz askatzen
akaso ez nabil gezurren hegian
hezurren egian nintzen kulunkatzen
Atzendu nahi dut etzanaren nagia
nire zatitxoak hasi naiz batzen
ikusten dut batzutan hantxe argia
euriaren ondoren hasi naiz loratzen
Loreak zuretzat, zura zu lurrean
urrea balio dunari egurra
beldurra urratu zait nere aurrean
hari ta zuri azken agurra
Zure zuria nere zimurrean
ilun da gaua, goitik elurra
gertakari asko ilunabarrean
orain tente dago galdera ikurra
Eta 'so' esan duzu...
Credits
Ekoizpena eta masterizazioa: Julen Urzaiz
Konposaketa: Maddi Etxeberria Lopetegi