Ahanzkinak by Keu Agirretxea
Tracklist
1. | Ahanzkinak | 3:37 |
Lyrics
Hitzak
Ahanzkinak
Hartu tarte hilen bat
ta errepara biziei,
esku artetik ihes
doazen segunduei.
Inoiz galdetu al duzu
nola deitzen zieten
behin bizia hartu zuten
espazio mortuei?
Nola gauero
bueltatzen diren
zeru beltzeko
izar galduei?
Nola ametsen
ehizan hildako
sabel hutseko
gorputz guztiei?
Hartu tarte hilen bat
ta errepara biziei,
gurutzatzen zaituzten
seinale iheskorrei.
Inoiz galdetu al duzu
nola deitzen zieten
hondartzan etzandako
haitz mutilatu hoiei?
Nola hostoek
udazkenero
abandonaturiko zuhaitzei?
Nola hilezkor
sentitzen ziren
gu bezalako
izaki hauskorrei?
Nola biluzten garen
ispiluetan?
Nola maitatzen dugun
gezur gosetan?
Nola higatzen garen
segunduetan?
Nola bihurtu ginen
ahanzkinetan?
Ta nola deitzen
zieten urak
hormetan utzitako zauriei?
Nola kristalek
euren bidetik
okertutako argi izpiei?
Nola hostoek
udazkenero
estalitako zoru txatalei?
Nola astiro
hilerrietan
metatzen diren
egunsentiei?
Credits
Irudiak JM Agirrerxea
Hitzak Aiert Goenaga
Musika Keu Agirretxea
Nahasketak eta ekoizpena Jon Badiola
Disketxea Airaka
www.airakamusic.com
info@airakamusic.com
Jarraitu
www.instagram.com/keuagirretxea
www.twitter.com/keuagirretxea
www.facebook.com/keu.agirretxea