🔗 ⚙️

KatuSwing from KOBAN by KOBAN

Tracklist
6.KatuSwing3:11
Lyrics

Hau da nere mundu perfektua,
Kea, zarata ta zementua.
Ni naiz nekropoliko katua,
Ihes egiten aditua.

Eguna hasten dut tripa ondo betez,
Arrain plastifikatu ta usteldutako esnez.
Txakurrak ikusi ezkero aldatu kalez
Ta handik hanka egin azkar irriparrez.

Hau da nere mundu perfektua,
Kea, zarata ta zementua.
Ni naiz nekropoliko katua,
Ihes egiten aditua.

Bazterrak nahastuz egun eta gau,
Arau zikinak hausteak zeharo erotzen nau,
Piztiak asfaltoan zoro zaunkan, barau,
Katuok hormetan gora marramiau!

Teilak ez dira traba zeruko oholtzan,
Hankak lehertu arte egingo degu dantzan,
Gorputzak bero ferekatu farola argitan,
Bizitza batek zazpi iraun ditzan.

Kearen gainetik, izarren azpitik,
Teilatuetan swing, swing, swing, swing.
Ez dago mugarik, gurea besterik.
Swing gaua hil arte!

Credits
from KOBAN, released April 11, 2018
LicenseCC BY-SA 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations