โ›บ
๐Ÿ”— โš™๏ธ

Xamurtasun Erradikala from Epelkeriaren Kontra by Nakar

Tracklist
6.Xamurtasun Erradikala4:13
Lyrics

Abesti bat banintz bezala entzun nazazu
kolore denak naiz aldi berean
gezurra dirudi baina sinistu nahi dut
emaidazu sinisteko arrazoi bat

Guda naiz, desio dut bakea
dolua naiz atzo, orain ta beti
baina maitatzen naiz
ondo maitatzen naiz

Ikasi dut tranpak bereizten
sareetan erori ordez sare izaten
beldurrak gertu laztantzen
berandu baino lehen heltzen saiatzen

Harritzen nauenak mantentzen nau
denbora ahaztu dut galtzen
ez dagoenik ez dut nahi
orain nirea da, denbora nirea da

Dena bortitza denean
bortizki naiz goxoa
amorruari amodioa
xamurtasun radikala
bortizki naiz goxoa
dena bortitza denean!

Joko zaharrak ahaztu ditut
esaidazu esan behar dena
izan dadila izan behar dena
baina esan dena, baina eman dena

Beste hizkuntza bat ikasi dut
zauriei hitz egiten hasteko
ez dut bermerik baina salbu naiz
ez dut bermerik baina itzuli naiz

Dena bortitza denean
bortizki naiz goxoa
amorruari amodioa
xamurtasun radikala
bortizki naiz goxoa
dena bortitza denean!

Credits
from Epelkeriaren Kontra, released August 31, 2024
LicenseCC BY-SA 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations