🔗 ⚙️

Psikosintesia by SAIA GOAIT

Tracklist
1.Psikosintesia4:32
Lyrics

Ni betidanik naiz garena, berak egiten nau naizena.
Garuna bitan ta erdian hutsuna.
Harea irrazionalak irensten du, irensten nau.
Irensten du nire izate ale apurren duna.

Genetika herentzia, haurtzaroko bazterketa hazia.
Bakardadeak oparitu zidan lagun berezia.
Nire bizi oinarria.
Eguneroko pozoi dosia,
psikosintesia

Ingurukoen buruhausteak hitz egokiak aukeratzean.
Gizarteratzearen mila klixeak.
Albora begiratu ta, zuen lotsa, irrien hotsa.
Gainezka duzue niganako indiferentzien poltsa.

Barnera begira, begirada galduaz.
Basamortu honetan sena oasi bat da.
Batak bestea eustearen pisuak galkatzen dit burmuina.
Zein da, zein da, nork du konponbide duina?
Medikazioa garraia ezineko zama, autolesioa da nire arma.
Barrua hustu, azaleko poroak zabaldu,
gure gorputzak beste arnasgune bat behar du.
Elkarri iseka, gorrotoari belarria jarri. Ezin ikusia ta elkarren egarri.
Baina putzu uherretan ezer edatekorik ez. Ta putzuen isladetan ageri dena ni ote naizen jakiteko,
burua sartu behar dut barrura, ezin kendu ito beharraren gura.

Credits
released January 21, 2019
LicenseCC BY-NC-ND 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations