🔗 ⚙️

Suaren Garrasia from Antzinako Oihartzunak by Iluntze

Tracklist
2.Suaren Garrasia8:16
Lyrics

Zuhaitzen hostoak hegal dira
alor bustia ukitu ez dezan;
bizitzak euri ttantak baidira
Ilaun haizearen menpean.

Zekenak bezala etortzen dira
eta gure sustraiak itotzen dira.
Eguzki gurpila mendian galdu da.
Eguzki Lorea atean zimeldu da.

Hiritarrak basatiak bihurtuta,
herritarrean dau itxaropena.
Burua ta gorputza zainduta
eutsi bizitza gardena.

Edertasunaren bila,
negua hilda.
Arbasoak aurkitzeko
ta arima zuritzeko.

Haize ilunak ekialdetik etorri ziren
Gure lurra kaltetuta atera zan.

Garrasiak aranen zehar.
gorrotoa zabaldu da.
Ilargia ez da zilar,
gorria ernatu da.

Eman eskua, batu odola
Abestu ezazu, irria zabaldu
Hazi burua, ahantzi hutsala
Ei zuk aizu! Gorputza higitu .

Jainkoa hil da,
bizi oparoa jainkoentzat.
Erlijio kanpotarrak onak ezta?
Zurrupatu nire ipurdia .

Haize-bolada xahu iparraldean,
basoak baso , zelaiak zelai .
Ilargiaren islada iluntzean.
bihotza makur, doinua da ur.

Credits
from Antzinako Oihartzunak, released July 24, 2018
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations