โ›บ
๐Ÿ”— โš™๏ธ

Musikaren Dizdira from Zazkel by Zazkel

Tracklist
8.Musikaren Dizdira3:49
Lyrics

Errotik formateatutako hirian
jauntxoek kromatu dute egia
eta arrakastaren auzapez txit handiak
iragarria du ordenantza berria

Altzairu eta kristalezko dorre artean
Koonsen zaborra irensten du jendeak
belaunzikin modernoen abangoardiak
Manhatanen apurtu du kate begia

Banator kalean behera
bakero eta larruz jantzi naiz ostera
burua problemaz nahi badut arindu
dantzan pista betez behar dut astindu

Dantzan gau guztian
na na o o o o o
musikaren distira
na na o o o o o

Dirua eta lege zaharraren izenean
ametsak orube dira errekaldean
etsita utzi gaitu kontra du legea
etxea kendu dioten emakumeak

Sudur alaiko korbata gizonek
umeak zozkatzen dituzte
eta zakurrek atzemandako zaldiak
bost gazteri kendu die bizia

Banator kalean behera
bakero eta larruz jantzi naiz ostera
burua problemaz nahi badut arindu
dantzan pista betez behar dut astindu

Dantzan gau guztian
na na o o o o o
oo musikaren distira
na na o o o o o

Credits
from Zazkel, released May 15, 2016
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations