🔗 ⚙️

Hondoratuta laiak from Harramazka by Zinez

Tracklist
3.Hondoratuta laiak3:29
Lyrics

Hitzaurre eterno bat krabelin baten inguruan
Enkarguz egina
Azalean daukat nire zazpigarren zauria
Larrua etzina
Gogoz kontra bota kiratsa asko usaintzean
Sentitzen duzuna
Ur tanta batek uholdea egin du ibaian
Ta dena gainezka

Hodei bat duen ekaitzarekiko militantzia ezin da aldatu

Lore iraungiak lokatzezko zelaian
Putzu zuloan hondoratuta laiak
Behera begiratuz ez dago nire isla
Mamu bat, damu bat, amu bat baizik
Lore iraungiak lokatzezko zelaian
Putzu zuloan hondoratuta laiak
Behera begiratuz ez dago nire isla
Mamu bat, damu bat, amu bat baizik

Dolu bat atzetik ta ezin errena atera,
Denok dakiguna
Ihes egin behar zure manifestazioan
Zarata gordina
Ajea betiko izango dut oroitzapentzat
Hutsune handi bat
Haria harria utzi beharko du bestela
Pasako isuna
Hodei bat duen ekaitzarekiko militantzia ezin da aldatu

Lore iraungiak lokatzezko zelaian
Putzu zuloan hondoratuta laiak
Behera begiratuz ez dago nire isla
DmMamu bat, damu bat, amu bat baizik
Lore iraungiak lokatzezko zelaian
Putzu zuloan hondoratuta laiak
Behera begiratuz ez dago nire isla
Mamu bat, damu bat, amu bat baizik

Credits
from Harramazka, released September 1, 2025
Musika: Zinez taldea
Diseinua: Iñaki Tristán
Produkzioa, grabaketa eta masterizazioa: Josu Erviti
Gitarra moldaketak: Eric Deza
Sinte eta piano moldaketak: Ander Unzaga
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations