Ohantze from Harramazka by Zinez
Tracklist
| 9. | Ohantze | 3:45 |
Lyrics
Izpi batek itsu nau
Hatzekin babestu naiz
Itzalean aurkitzen zaitut maiz
Zure atzean bi arau
Itxi ta iritsi garaiz
Zuretzat nahikoa ahal naiz
Niretzat dena haiz
Egunsentiko izpi handienak argituko al nau
Nahikoa al naiz zuretzat hausteko bi hiru arau
Bakoitzak bere denbora har dezan barneratzeko
Baina bakoitzarentzat denborak ez duela balio berak kontutan hartu
behingoz
Ahal badu bidaiari batek saritu nire urradura
Bideaz harrotzeko
Ta zuri, zikoin txuri, herri babesleari
Noiz utzi zenion habia hutsik izateari?
Euripean loratutako hitz garratzak
Ta hitza hitz bada, zein da norantza
Anbarreko senaileak ez badute argi uzten dantza
Elkarbizitzan gabiltza emaitza baten bila
Aldiz aurrez aurrekoa esku artean fusila
Bere edo noren tokira
Bururako pastilaz ez da inor libratuko
Iragarkietako titular guztiak
Izkutatzen badituzte zure egiak
Bata bestearen atzetik ikusiko dugu elkar amildegian
Ezkutalekua ez da jolas bat
Burua galtzen hasi naiz
Kaiolaren kodea ez dugu inoiz asmatzen
Nork eman dizu epaitzeko askatasun pasea
Ahal badu bidaiari batek saritu nire urradura
Bideaz harrotzeko
Ta zuri, zikoin txuri, herri babesleari
Noiz utzi zenion habia hutsik izateari?
Credits
Musika: Zinez taldea
Diseinua: Iñaki Tristán
Produkzioa, grabaketa eta masterizazioa: Josu Erviti
Gitarra moldaketak: Eric Deza
Sinte eta piano moldaketak: Ander Unzaga







