🔗 ⚙️

Txoriak txoriari from Harramazka by Zinez

Tracklist
6.Txoriak txoriari4:01
Lyrics

Maitasun asko, eragin gutxi
Txoriak txoriari kontatu zion
Hegalak kendu, zurekin geratzeko

Ta tanta asko, erreka gutxi
Bapatean haizeak eraman zuen
Norabidea, esapidea

Barrutik sentitu zenuen
Barrutik akitu zituen
Barrutik dena kanpora
Eta ondoren nora? Hondora ala ondora?

Emari asko, korronte gutxi
Hegalak urratu banizkion
Banuen ahotsa, bazen harrabotsa

Batek polbora xehatu
Dena lehertu ez du behatu
Beste batek berdina egin du
Akatsak, zalantzak gizakiak badu

Gizonaren azken atsa
Erresistentzia falta kendu dio arnasa
Galdurik dago, galdurik dago…

Barrutik sentitu zenuen
Barrutik akitu zituen
Barrutik dena kanpora
Eta ondoren nora?
Barrutik…
Barrutik akitu zituen
Barrutik dena kanpora
Eta ondoren nora? Hondora ala ondora?

Credits
from Harramazka, released September 1, 2025
Musika: Zinez taldea
Diseinua: Iñaki Tristán
Produkzioa, grabaketa eta masterizazioa: Josu Erviti
Gitarra moldaketak: Eric Deza
Sinte eta piano moldaketak: Ander Unzaga
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations